XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Billera eder bat Iraillaren emezortzian joan giñan Arantzazu`ra El Diario Vascok artzen du billera orren ardura.

Bertsojartzaille talde batek an goretsiz euskal kultura meza entzunda bazkaldu gendun, ori da gure oitura.

Urtero pozik artzen degu, bai Arantzazu`ko bidea gure billaren miresgarri det lagunen gizalegea.

An ospakizun unkigarria; arantza artean Lorea kezka gorioan bizi baigera, ez degu etsi ordea.

Gure Errian ba-da oraintxe eztabaida eta naspen aldi berean izkuntzak ere ordu makiña bat ezten.

Penak arinduz saiatzen gera gu bertso batzuk idazten, ongi ba-dakit goiko maillara ni ez naizela irixten.

Izkuntza degu, anai-arrebok, Euskalerriaren ikur, orrela izanda urtetan zear, baiña auldurik dago gaur.

Euskara zar au galtzen badegu gureak egiñik agur Erdalerria izango zera gure asaba zarren lur.

Urrengo urtean berriz biltzeko izan dezagun osasun baita bertsoak jartzeko ere gaur degun aiña gaitasun.

Euskalerriak izan dezala bear dut ainbat ondasun, Ama Birjiña, gure negarrak biur itzazu poztasun.

Lan apal au da neurri batean nere barruaren berri, eta lagunak, garbi zerate euskal senaren iturri.

Esker bero bat Diariori or ba-da euskal egarri, eskerrikasko laguntzagatik gure maixu on Basarri. Joxe Mari Murua (Donostia).